Kaixo berriro, hemen gaude 6. mailakoak proposamen berri batekin. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta opor hauetan ez aspertzea. Dena den aspertzen bazara….buruari eman!!!!!
Itsaso, Olaia, Irene S., Maddi
Kaixo berriro, hemen gaude 6. mailakoak proposamen berri batekin. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta opor hauetan ez aspertzea. Dena den aspertzen bazara….buruari eman!!!!!
Itsaso, Olaia, Irene S., Maddi
Kaixo lagunok!!!!
Oraingoan, katuak ihes egin dit, lagunduko didazue harrapatzen?????
Joku honetan, ez duzue korrikarik egin behar, logika pixka batekin nahikoa da. Kontuz, katua oso oso azkarra da!!!!!!
Saiatuko zara????
Marina 6.maila
Kaixo lagunok!!!!!!!
Gaur, nik bidaltzen dut zerbait mbmaterako, asmakizunak.
Ez dira oso zailak, baina bai asmatzeko pentsatu beharrekoak.
ZORTE ON!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Marina 6.
1-Zer dela eta zer dela aurrean punta bi eta atzean zulo bi.
2-Maindire bat, harizkoa ez; guztia estaltzen du eta ura ez.
3-Inoiz ikusten ez, eta nonahi firi -firi,
inola harrapatzerik ez, eta bera gabe ezin bizi.
4-Aldrebes naiz, neguan biluzik eta udan arropaz beteta.
5-Buru handia, baina leporik ez; ipurdi mugikorra, baina hankarik ez.
Posdata: erantzunak utzi, eta asmatzean esango dizuet.
Kaixo, lagunok!!!!
Multiploak ikasten ari gara eta jolastea asko gustatzen zaigunezMULTIPLOEN BINGORA jolastu dugu. Animatuko zarete?
Kaixo!!!! Josu eta Ibone gara. Gaur kalkuluak azkar-azkar egitea proposatzen dizuegu. Nola??? BA … jolasten. Joku honetan agertzen zaizuen zenbakia lortu behar duzue elkarrekin dauden bi zenbaki aukeratuz. Erabili daitezke lau eragiketak ( +, -, x. : )
Bikotea aukerauta duzuenean “Enter” sakatu eta HURRENGOA!!!!
Ah! Denbora daukazue, je, je, je edo ez!!! Bakarrik bi minutu!!!! Prest? Animo!
Kaixo, gaur Amaia eta Irene gara buruhaustea proposatzen dizuegunok. Egia esan ez zaigu asko kostatu erabakitzea zein erronka jarri. Ez da batere erreza izango , baina zuengan konfidantza osoa daukagu. Gu lehenengo mailatik ez gara pasa!!!!!! Eta zuek??? Espero dugu dibertigarria aurkituko duzuela jokua. Ah!!!! Eta kontatu zein mailaraino iristen zareten!!!
Nola jokatu:
Pilota urdinak karratu txiki guztietatik pasa behar du.
Ezin du karratu berdinetik bitan pasa.
Ah! eta pilota ez da erdian geratzen bukaeraraino joaten da!!!
Saiatu eta ez etsi!!!!

Ausartak al zarete???? Je, je, je,… nere ondoan Marina eta Miren daude eta “oparitxo” hauek bidali nahi dizkizuete. Ba, bai, parrezka ari dira batez ere batekin. Nik esan diet zuek ederki egingo duzuela eta erronkari baietz esan eta lortuko duzuela.
Probatu nahi al duzue zuen abiadura batuketak egiten??? Azkarrak al zarete 3×2 biderketa egiten?? Orain da zuen aukera.
ANIMO!!!!
Esango diguzue!!!
Marina eta Miren.
Kaixo, ikasle maiteok!!!!
Blog honi bizitza pixka bat emango diogu, ados? Bertan lanak, jolasak, asmakisunak, bitxikeriak…. jartzen joango gara.
Gaur lehenengo eguna izanda joku batzuk proposatzen dizkizuegu. Batzuk errezak, besteak zailak, besteak pentsatzeko…. beno denak dira pentsatzeko!!!
Hasteko…. familia zubiaren beste aldera pasa behar duzu. Erreza? Bai zera!! Denbora daukazu eta bakarrik binaka pasa daitezke. Lortuko duzue? Lortzen baduzue kontatu nola egin duzue!!
FAMILIAREN JOLASA
Agian zaila egiten zaizue eta honekin hasi nahi duzue:
OTSOA ETA ARDIA
Eta igelena, noski!!!
Gelan neurriak lantzen ari gara eta lortutako datuekin grafikoak sortu ditugu. Hasieran elkarri neurtu genion eta ondoren datu guztiak ordenagailuan sartu genituen kalkulu orri batean. Ikastolako urtekarian ere ikus dezakezue gure lana !!!
This slideshow requires JavaScript.







Azkenaldian esan dugu...