MBmate

Just another WordPress.com weblog

URKATUAREN JOKUA Urtarrila 31, 2008

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 9:51 pm

Jolastu nahi????

Matematikako hiztegia menderatzen duzun edo ez neurtu. Hitzak gelan erabilitako hiztegia edo zenbakiak ere izan daitezke. Bi edo hitz gehiago badira elkartuta idatzita daude (despistatzeko!!!)
Aurrera!

URKATUAREN JOKURA JOAN

 

BESTE BAT!!!! HAU BAI ZAILA!!! Urtarrila 31, 2008

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 9:24 pm

6. mailako batek proposatzen du:

Zein da CARLOS izenak dituen hizkiak ez dituen izena?

(EZ du balio goitizenik edo lagunei deitzeko modu bereziak….. )

ANIMO!!!!

 

URTARRILAK 31 – ONDO BEGIRATU!!! Urtarrila 31, 2008

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 8:42 pm


ZORIONAK, JUAN!!!!

Bai motel, oso azkar eta argi bili zara eta asmatu egin duzu.

Noski, katilua kafe-alez beteta zegoen!!!

Beste bat zuen arreta neurtzeko. 12 desberdintasunak topatuko dituzue?? Ez da zaila, ezta?

 

URTARRILAK 30 – BESTE BAT !!! Urtarrila 30, 2008

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 9:21 pm


Kaixo berriro!!!!

Oso gustora ikusten zaituztet eta beste erronka bat botako dizuet.

Ea norbaitek azaltzen duen nola gerta daiteke hurrengoa:

Gaur goizean azukre-koxkorra bere paperatik atera eta gero….zast! Kafez beteta nuen katiluan erori zait. Hartu dut berehal, baina……. ba al dakizue? Ez da busti! Lehor-lehorra zegoen.

Nola liteke hau?

Animo taldetxo! Eman buruari!!!

 

ASMATU DUZUE!!!!! Urtarrila 30, 2008

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 8:49 pm

Lehenengo gauza zoriondu asmatzaileei: Oso ondo ! ANIA , ERIK eta AMAIA.

HAuek izan dira erantzunik hoberenak:

 

HAU ERE HAIN AZKAR ASMATUKO AL DUZUE? Urtarrila 28, 2008

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 9:41 pm

Ea hau piska bat gehiago kostatzen zaizuen…..

Nolaz egingo zenukete 5 zenbakia 6 txotx erabiliz.

Esango didazue. ANIMO!!!!!

 

MARTXAN GAUDE!! Urtarrila 28, 2008

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 7:41 pm

Kaixo, denoi!

Hasierakoa oso erreza izan da eta Itziar eta Amaiak berehala asmatu zuten. Zorionak biei!

Kaixo baita zuri ere Kosme! Ikusi dut zure agurra.

Beno bigarren hau zeozer zailagoa izango duzue. Ea buru horiek astintzen ditugun!

Zuhaitz batean 7 uso daude. Ehiztari batek tiro eginez 2 hiltzen ditu. Zenbat uso geratzen dira zuhaitzean?

Ea ba! Zuen erantzunak eta arrazoiak espero ditut.

 

HASTEN GARA! Urtarrila 27, 2008

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 8:11 pm

Kaixo, ikasle maiteok!

Aste hauetan, askotan aritu gara asmakizunak eta logika ariketak egiten. Esan genuen bezala saiatuko gara guztion artean gure burua entrenatzen.

Hemendik elkarri horrelako ariketak eta asmakizunak jarriko dizkiogu.

Hasteko aste honetakoa jarriko dizuet, ea nork asmatzen duen lehenengo.

Hau erreza da, ados?

Ume batek kilometro bat egiteko ordu bat behar badu. Zenbat denbora beharko dute bi umek 2 kilometro egiteko?

Zuen erantzunen zai egongo naiz.

ANIMO!