Ondo ari zaretenez jolas batzuk proposatuko dizkizuet.
Jolas hauetan pentsatu beharko duzue. Prest?
Lehenengo honetan familia, polizia eta lapurra ibaiaren beste aldera pasa behar duzue.
Kontutan hartu:
- Baltsa barruan bi pertsona bakarrik joan daitezke.
- Baltsa maneiatzen dakitenek aita, ama eta polizia dira.
- Aitak ezin du egon alabekin ama ez badago.
- Amak ezin du egon semeekin aita ez badago.
- Lapurrak ezin du egon familiarekin polizia ez badago.
Animatuta? Hasi ba!











