MBmate

Just another WordPress.com weblog

BURUARI EMATEKO!!!!! Azaroa 2, 2015

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 2:17 pm

Kaixo berriro!!!!!

Gaurko honetan aspaldi ekarritako buruhauste bat berreskuratu nahi dugu. Oraingo honetan familia bat estualdi batean topatuko duzue: zubi arriskutsu bat pasa behar eta argia itzaltzekotan dago. Ondo pentsatu nola antolatuko diren denek beste aldera pasatzea lortzeko.

Animatzen al zarete???

familia

 

Iraila 9, 2015

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 9:24 pm

Kaixo, polittek!!!!

Udara ederra pasa eta gero hementxe gaude berriro gure buruak martxan jartzeko prest. Urte honetan ere hemendik matematikarekin gozatzen saiatuko gara. Gure abenturan apuntatu egiten al zarete??

parking

 

ANIMATUKO AL ZARETE BATUKETAK EGITEN!!!!! Maiatza 12, 2015

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 1:44 pm

Hementxe gaude berriro erronka berri batekin.!!!!!

Batuketak egiten txapeldunak al zarete? Errez gehitzen duzue 5 gehi 7? Ederki!!!

Orduan joku honetan ez duzue parekorik izango!

Sartu eta batuketak egin itzazue, hori bai……..kontuz denborarekin!

Eskubiko batura ematen duten zebakiak aukeratu behar dituzu…..denbora galdu gabe!!!!

Kontaiguzue ondoren zer moduz joan zaizuen!!!

plus plus

 

ASMAKIZUN BERRIA !!!!!!!!! ANIMATUKO AL ZARETE???? Urria 28, 2014

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 11:01 am

 

Kaixo berriro!!!!!

Erronka berri bat proposatu nahi dizuegu eta asmakizun berri bat ekarri dugu txoko honetara. Prest zaudete?

Ez duzue asmatuko! Edo bai! Auskalo!

Taberna batean gizon bat sartzen da eta baso bat ur eskatzen dio tabernariari. Bapatean tabernariak ezer esan gabe pistola bat atera eta apuntatzen dio. Gizonak, momentu horretan, “eskerrik asko” esaten dio eta tabernatik alde egiten du. Zergatik egin zuen hori gizonak?

Animo!!! Hasi buru horiek lanean jartzen!!!!

 

 

EMAN BURUARI BELDUR GABE!!!!!!! Urria 17, 2014

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 3:44 pm

Kaixo berriro, matematikazaleok!!!!

Oso gustora ikusten zaituztet eta beste erronka bat botako dizuet.

Ea norbaitek azaltzen duen nola gerta daiteke hurrengoa:

Gaur goizean azukre-koxkorra bere paperatik atera eta gero….zast! Kafez beteta nuen katiluan erori zait. Hartu dut berehal, baina……. ba al dakizue? Ez da busti! Lehor-lehorra zegoen.

Nola liteke hau?

Animo taldetxo! Eman buruari!!!

 

ZUETAKO ASKOK ESKATU DUZUENEZ… Urria 8, 2014

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 7:59 pm

Eskatutakoari kaso eginez, gaur proposatzen dizuegun erronka katua harrapatzearena izango da. Abilak al zarete?

Erraza ematen badu ere, berehala konplikatu egiten zaigu joku hau. Halere ez desanimatu eta….pentsatu zein izan daitekeen estrategia on bat.

Animo!!!!!

 encerrar_al_gato

 

IKASTURTE BERRIA!!!!!!! Iraila 25, 2014

Filed under: Uncategorized — EDURNE @ 11:50 am

Kaixo, polittek!!!!!

Ikasturte berri bat hasi dugu eta matematikazaleok martxan gaude jadanik.

Lehenik eta behin ongi etorria eman behar diegu ikasle berriei (badakigu hemendik ibili zaretela primeran pasatzen eta errekorrak hausten!!!)

Urte hauetan zehar joku, asmakizun eta bitxikeri asko ikusi ditugu. Batzuen arrakasta handia izan da zuen artean. Ba…ikasturte honen hasieran hain gustokoak izan ditugunak gogora ekarri nahi ditugu. Beraz, poliki-poliki errepasatuko ditugu.

Gaur asko kostatu zitzaigun bat gogoratu nahi dugu. Lanean jarrita, familia bat ibaiaren beste aldera pasa behar duzue.

Erraza? Bai zera!!! Arauak kontutan hartu behar dituzue arrakasta lortu nahi baduzue. Animo!!!

– Baltsa barruan bi pertsona bakarrik joan daitezke.

– Baltsa maneiatzen dakitenek aita, ama eta polizia dira.

– Aitak ezin du egon alabekin ama ez badago.

– Amak ezin du egon semeekin aita ez badago.

– Lapurrak ezin du egon familiarekin polizia ez badago.

Animatuta? Hasi ba!

 

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.